Gu

Nor gara?

Fundación Proyde – Proega, Promoción y Desarrollo / Promozio eta Garapena, con el Tercer Mundo” fundazio ongintza-sorospenerako eta lan-arlokoa da, irabazi-asmorik gabekoa, 2001ean sortua lehentasunezko helburu sozial batekin: garapenerako lankidetza. Estatutuek dioten bezala, hau da Fundazioaren fundazio helburua:

– Justizian eta solidaritatean, lan boluntarioan, eta garapenean heztea.
– Herrialde behartsuenen promozioa eta garapena;
– Garapen proiektuetan oinarritutako lankidetza, mota ezberdinetako jardueren bitartez:

1) Garapen sozio ekonomikoa, begiraleen formazioa, gazte eta helduen alfabetatzea, langile prestatuak bidaltzea.

2) Helburu horiek lortzeko egiturak ezartzea.

3) Justizian eta garapenean heztea, Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrela, Proyde – Proegak, “Kristau Eskoletako Anaiak-La Salle” erakundearekin lotuta izanik, konpromiso sozial bikoitz hau bere gain hartzen du:

– Pertsona oro duintasunez bizi daitekeen mundua eraikitzea posible dela sinestearen lekuko izatea.
– Ekintzen eta konpromisoen solidaritatea bizi nahi duten guztientzat parte-hartzerako bide izatea.

Sendotasuna, bermea, seriotasuna

Gure Fundazioa SARE bat da, batik bat baina ez bakarrik Euskal Herrian diren La Salle ikastetxeek ehoa. La Salle ikastetxeetako 6.000tik gora familiek hartzen dute Proyde – Proega beren GGKE erreferentzia gisa. Gure erakundea lehenetsi egiten dute solidaritatea adierazteko bide bezala. Horrek sendotasuna eta egonkortasuna ematen dizkio Proyde – Proegari.

Baina, gainera, gure Proiektuen hautatze, finantzatze, burutze, jarraipen eta ebaluazioak eraginkorra eta emankorra dela erakutsi du, eta hortik datorkigu sinesgarritasuna, ez gure bazkide eta zaleen aldetik bakarrik, baita beren baliabideen zati bat lankidetzari ematen dioten entitate publiko eta pribatuen aldetik ere.

Bestalde, Proyde – Proega bere misioarekin koherentea den GGKE gisa ikusita dago, eta ongi irabazitako izena dauka garapenerako hezkuntzan, sentsibilizazio sozialean, eragin politikoan, boluntarioen sustapenean eta Garapen Proiektuen burutzapenean egiten duen lanagatik.

Hauek dira gure printzipioak

Proyde – Proegak onartzen dituen konpromisoak bere jarduera zuzentzen duten zenbait uste sendoetan oinarrituta daude, horiek ematen baitiote koherentzia eta zentzua. Hauek dira bere oinarrizko printzipioak:

  • Pertsona guztiek daukate bizimodu duin baterako eskubidea, eta guztiek merezi dute bizi kalitate egokia. Mundutik erauzi egin nahi ditugu pobrezia eta miseria. Hori lortu ahal izaten laguntzeko beste entitateen baliabideen eta geure baliabide propioen bila dihardugu.
  • Pertsonak eta herriak dira beren garapenaren protagonistak. Gure erakundeak lurralde pobretuen promozioan eta garapenean dihardu, eta pertsona horiek hartzen ditu prozesu horretako protagonista nagusitzat. Horregatik beraiek eskatzen dizkiguten, eta gure helburuekin bat datozen, promozio eta garapenerako Proiektuetan esku hartzen dugu.
  • Pertsonek eta herriek beren berezko baloreak dauzkate, guk ezagutu eta onartu behar ditugunak. Horregatik gaude haiekin kontaktuan eta horregatik zabaltzen ditugu haien berriak, ezagutzera ematen haien aberastasunak, haien konpromisoak, Proiektu eta lorpenak.
  • Hezkuntza garapenaren eragilea da, ezinbesteko osagarria pertsonak bete-betean gara daitezen, bai lurralde pobretuetan bai bizi garen gizartean. Horregatik lehenesten ditugu hezkuntza Proiektu eta programak. Eta hori, ez bakarrik lurralde horietan, baita geure gizartean ere, sentsibilizazioa landuz, solidaritatean eta justizian heziz, eta gure zenbait kultur baloreen aldaketa sustatuz.
    Solidaritate Sareak sortzen baditugu mundu berria posible izango da. Gizaki guztiontzat bizi-kalitate duina lortzeko, solidaritatean oinarritutako mundu berri bat ezarri beharko dugu. Horregatik saiatzen gara gure helburu berdinak dauzkaten erakunde eta pertsonekin solidaritate sareak sortu eta beraietan integratzen.
  • Solidaritate Sareak sortzen baditugu mundu berria posible izango da. Gizaki guztiontzat bizi-kalitate duina lortzeko, solidaritatean oinarritutako mundu berri bat ezarri beharko dugu. Horregatik saiatzen gara gure helburu berdinak dauzkaten erakunde eta pertsonekin solidaritate sareak sortu eta beraietan integratzen.

Webgune hau erabiltzen baduzu, cookie-en erabilpena onartzen duzu. gehiago jakin

Webgune honetako cookie-en doikuntzak "cookie-ak baimentzeko" konfiguratuta daude eta honela nabigazio onena egiteko aukera eskaintzen dizu. Webgune hau erbiltzen jarraitzen baduzu zure doikuntzak aldatu gabe, edota "Onartzean" klikatzen baduzu, cookie-en erabilpena onartzen duzu.

Mezua itxi